Industria-lurra Oñatin

Oñatiko ekonomiaren ardatza industria-jarduera da.

Ezinbestekoa da, ordea, HAPO dokumentuan (Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorra) nahikoa industria-lur klasifikatuta edukitzea. Santxolopetegi auzoko Fagor Industrial kooperatiba Onnera Group-eko zazpi lantegietako bat da. Bereziki, hornikuntzarako eta sukaldaritzarako eta garbigailuetarako irtenbideak ematen ditu. Orain dela gutxi hasi dira tailer berria eraikitzen Garibaiko eremuan, Madalenako Fagorren parean. Garbitegia sortuko da, garbigailu gehiago ekoizteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko. Nabarmendu gura dugu Oñatin ez dagoela etorkizunerako lur industrial nahikoa klasifikatuta, herriko enpresak kokatuz eta garatuz joan daitezen.

Bai oraindik indarrean dagoen HAPOn, bai HAPOren Aurrerakinean (2022 2030), klasifikatutako industria-lurrak ia-ia berdinak dira; hain zuzen, gaur egun herriko enpresek gehiengo handian hartuta dituztenak. Hurrengo hamarkadan etorri daitekeen garapena eta hazkundea aurreikusita ere, ez da aztertu industria-lur berririk klasifikatzeko aukerarik dagoen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak