Aurrekontu parte-hartzaileak

Aurrekontua da erakundeen dokumentu ekonomiko nagusia, eta, besteak beste, tokiko politika publikoaren lehentasunak zehazten ditu, urtebeterako. 

Gipuzkoan, Foru Aldundiak gobernantza irekiaren eredua sustatu du azken bi legealdietan, herritarren parte-hartzea jomugan. Hala, aurrekontu irekiak bultzatu ditu gipuzkoarren proposamenak txertatzeko aurrekontu orokorrean. Aldundiaren ildotik, beste hainbat herritan ere eratu dira partaidetzazko aurrekontuak: Arrasate, Getaria, Irun, Lasarte-Oria, Zarautz… Oñatiko Udalak ere bi aldiz eman die aukera herritarrei Udaleko proiektuetan zuzenean eragiteko, udalbatzako bi alderdi politikoen adostasunarekin eta lanketarekin (EH Bildu, EAJ) eta 500.00 euroko diru-lerroarekin: 2018an (19/20 urteetarako) eta 2022an (23/24 urteetarako). 

Azaroan bozkatu dira teknikoki bideragarri iritzitako 21 proposamenak; bederatzi aukeratu dira. Horien artean, Udalak aldiro egin beharko lituzkeen mantentze-lanak daude, baina ez dituenak egin: plazako kioskoaren eta frontoiaren arteko zoladura berriztu, Berezaoko mahaiak eta bankuak konpondu eta Iturrigorriko zelaia garbitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak