'Atzerrian lurra garratz'

Artedramak otsailaren 12an eskaini zuen Oñatiko Santa Anan, estreinakoz, Atzerrian lurra garratz. Ikustekoa, nire iritzian. Euskara ere ederra da, Miren Amuriza lagun. COVID-19agatik, kultura-emanaldiez gozatzeko aukera ez da lehengoa. Berri ona da, bada, kultura-jarduerak gauzatu ahal izatea. Are pozgarriagoa antzokia bete izana.

Ander Lipusek, Laura Penagosek eta Amancay Gaztañagak eratu duten antzezlana errealista da. Gaiak sormena, etorkizuneko ametsa(k), emakumea, migrazioa, deserria… dira. Tonua gordina da; goibela, etsipenezkoa eta iluna; tarteka, alaia, itxaropentsua eta koloretsua. Ardatza Kolonbiatik zaintza-lanetara Euskal Herrira etorri den Aurora Moraren bizipena eta unibertsoa da. Gau batean, amaren heriotzaren berria jaso, eta, hainbat zirrara, gogoeta eta istorio korapilatzen zaizkio bihotzean eta buruan. Izan ere, ez da samurra artista izatea eta emakumea izatea. Are gutxiago, erbestean errotzea. Emakumea migratzaile, noiz arte? Noiz euskaldun?… Erantzunik, ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak