Udalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Calleja 2022ko uzt. 22a, 00:00

Uztaila, udaleku garaia. Motxilak ilusioz bete eta abentura eta bizipen berrien bila Berarantz abiatu ziren gure seme-alaba gaztetxoak. 

Astebete, 24 ordu beren gau eta egunekin. Zenbat abentura, Kixmi, Koxme, Nika, Txomine eta Fagusen konpainian, mendian, errekan, herrian, hondartzan, basoan… hezitzaile eta monitore zoragarrien eskuetan!

Mila esker, bihotzez, gure seme-alaben onena ateratzeagatik, egun hauek magiko bihurtzeagatik, sorrarazitako irribarre guztiengatik, antolatutako jolas eta ekintzengatik, erakutsitako umore eta goxotasunarengatik… Laburbilduz, udalekuak posible eta gure gaztetxoentzat ahaztezin egiteagatik.

Biba zuek eta gora udalekuak!

----------

Amaia Calleja

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak