"Arrasate-Loiu autobus zerbitzua"

Erabiltzailearen aurpegia

Urrian, Arrasate eta Loiuko aireportua lotuko zituen autobus linea berria aurkeztu zuten hedabide guztietan.

Bi orduan behin autobus bat izango omen genuen. Poztasunez hartu nuen berria, azkenean, inor kotxean eramateko molestatu gabe egin ahal izango nuelako bidaia.

Hala, azaroaren 4an probatzeko asmoa nuen. Nire hegaldia 15:45ean heldu zen Loiura eta 17:15eko autobusa hartu nahi nuen Arrasaterantz. Baina, nire harridurarako, ez zen autobusik etorri. Pesara deitu nuen eta esan zidaten Diputazioak azken unean zerbitzua erdira murriztea erabaki zuela. Hau da, bi orduan behin beharrean lau orduan behin izango genuela autobusa. Hau horrela, hurrengo autobusa 19:15ean zela konturatu nintzen! Hiru ordu zain egoteko denbora eta pazientziarik ez dudanez, familiarteko bati deitu behar izan nion bila etortzeko.

Zergatik zerbitzuaren %50eko murrizketa hau azken unean? Zergatik ez da hedabideetan aldaketa honen berri eman? Nola nahi dute herritarrok transporte publikoa erabiltzera motibatzea lau orduan behingo maiztasunekin?

------------------------------

Amagoia Madina
Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.