Seniorrak igoera fasea lehiatzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Areto Futbola

Aloña Mendiko Areto Futboleko Senior taldeak Euskal Ligara igotzeko finalaurreko partidua jokatuko du zapatu honetan, Azkoitiko Ttakun taldearen aurka. Partidua etxean jokatuko dute oñatiarrek, Zubikoa kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Zapatuko partidua irabaziz gero, seniorrek finala jokatuko lukete hilaren 31an Tolosan. 

Aloña Mendiko Areto Futboleko senior taldea denboraldi hasieratik sailkapeneko postu gorenetan aritu da: jokatutako 26 partiduetatik, 18 irabazi, bakarra berdindu eta 7 galdu ditu. Gauzak horrela, sailkapeneko lehen postuan amaitu du denboraldia eta horrek zuzenean sailkatu du Euskal Ligara igotzeko igoera fasea jokatzera. 

Senior taldeak goera faseko lehen partidua, zapatu honetan, hilaren 24ean jokatuko du Oñatiko Zubikoa kiroldegian, 18:00etatik aurrera eta Azkoitiko Ttakun taldea izango du aurkari, hauek denboraldia sailkapeneko laugarren postuan amaitu ostean. Igoera faseko beste finalaurrekoa Tolosako Herrikide eta Billabonako Egintza taldeek jokatuko dute. Oñatiko partidutik eta beste finalaurrekotik garaile irteten diren bi taldeek finala jokatuko dute hilabete amaieran. Finala jokatzeko, baina oñatiarren lehenik zapatuko partidua irabazi behar dute eta asteon berau prestatzen ari dira. 

Aloña Mendiko Areto Futbola sailetik, herritarrak animatu nahi ditugu, zapatuan Zubikoara etortzera eta gure taldea animatzera. Aupa Aloña! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak