Aloña Mendi 4 - Makatx 1

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Areto Futbola 2022ko otsailaren 13a

Asteburuko partidua irabazi egin du Ingou Coinbroker Aloña Mendi taldeak eta hirugarren postuan dago orain sailkapen nagusian. "Partidua oso berdintuta egon da bi taldeen artean. Oso pozik gaude garaipenarekin".

Irabazteko helburuarekin atera zen taldea Zubikoako kantxara atzo arratsaldean, eta helburua bete zuen: 4 - 1 irabazi zuen Donostiako Makax Gorka Margoak taldearen kontra. "Partidu oso konpletoa egin du; aurkaria gogorra eta ona zen".

2 eta 0 hasi zen irabazten Oñatiko taldea eta atsedenaldira heltzean, 2-1 zegoen markagailua. Azken bost minutuetan etorri ziren Ingou Coinbroker - Aloña Mendiren azken bi golak: 3-1 eta 4-1.

Datorren astean Tolosako Laskorain taldearen kontra jokatu du taldeak Tolosan. 

Hirugarren postuan dago Ingou Coinbroker Aloña Mendi.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak