Zaldibi 4 - Aloña Mendi 3

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Areto Futbola 2021ko urr. 2a, 19:04

Asteburuan jokatu du Aloña Mendiko areto futboleko talde gorenak denboraldiko lehen partidua. Emaitza ez da aldekoa izan, baina hurrengorako gogotsu gaude.

Oñatin jokatu behar zuen denboraldiko lehen partidua taldeak baina kantxa okupatuta zegoenez, Zaldibian jokatu dugu, beraiekin akordio batera iritsita.

Joan den urtean ez genuen jokatu, pandemiagatik, entrenatu bakarrik, eta gogotsu hasi dugu aurtengo denboraldia.

Denboraldiko lehen partidua izan da hau. Atzo jokatu genuen. Galtzen hasi genuen partidua, 3-0. Bigarren zatian, markagailuan 3-2 geundela, Zaldibikoen laugarren gola etorri zen baina Aloña Mendik ez zuen burua jaitsi eta hirugarren gola sartu zuen. Amaieran, 4-3 markagailuan.

Pena bat izan da, baina hurrengoa ere gogotsu hartuko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak