... sozio-linguistikoaren ondorioak kaleratu zituzten, eta pozik egoteko emaitzak izan diren arren, euskaldunon nortasunerako ezinbesteko pieza den euskararen alde lanean jarraitu behar dugula garbi gelditu da.
Inkesta honen arabera, azken 20 urteotan euskaldun gehiago daude gazteen artean, baina hauek gutxiago erabiltzen dute euskara. Datu batzuk aipatzearren, herritarren %27 dira euskaldunak eta %14k ulertzen dute hizkuntza, baina kezkagarriena erabilerako datua da. Herritarren %84k gazteleraz hitz egiteko ohitura baitute. Eremu formaletan, orokorrean euskara erabiltzen da, baina etxean eta lagunartean behera egin du erabilerak. Euskararen ezagutza hedatzeko lan handia egin dute gure aurrekariek eta lan honi jarraipena eman behar diogu etorkizuna eraikitzen ari garen gazteok.
Euskal nortasuna defendatu nahi badugu, nortasun honi zentzua ematen dion hizkuntza propioa ezagutu ez ezik, erabili eta ingurukoei erabiltzeko motiboak eman behar dizkiegu.Mundua erabat globalizatzen ari da eta euskaldunok euskaldun izaten jarraituko dugun arren, gurera etortzen diren etorkinak hizkuntzak gurean duen garrantziaz jabetu behar ditugula iruditzen zait. Erronka polita daukagu aurretik.