"AMKE, herri baten batasuna"

Erabiltzailearen aurpegia Aratz Losada 2011ko abe. 1a, 01:00

Hauteskunde garaia pasa berri dugunean, egun aproposa iruditzen zait herri baten batasuna...

... kirol elkarte baten ikuspegitik nola isla daitekeen azaltzeko. Garbi ikusi dugu azken aste hauetan, zenbat lan egin behar den botoa eskuratu eta herriaren gehiengoa zure alde edukitzeko. Oñatiarrok, alde horretatik, zorioneko gaude. Aspaldidanik gure arduradunak lan bikaina egiten ari dira, eta elkarte hau herriarentzat kirol elkarte soil bat baino gehiago, sentimendu bat dela esango nuke.

Eta ez da oñatiarrok soilik eta harro esaten dugun gauza bat. Probintzia mailan, baina batez ere kanpotik gurera jokatzera etorri diren pertsonek baieztatutako zerbait da. Momentuko adibide garbiena saskibaloian aurki dezakegu. Bazkide kanpaina zabaldu zenetik hilabete eskas bat pasa da, eta ia 500 herritarrek eman diote konfiantzazko botoa saskibaloiari. Txapela kentzeko modukoa!

Eta zer esan zapatuero kiroldegian biltzen den jendetzaz, maiatzaren 7an lortutako igoeraren ospakizunaz…

Ez nuke saskibaloiaren kasuan soilik zentratu nahi, akats handia litzatekeelako.  Azken finean, 14 sail ezberdinek osatzen dute elkarte eredugarri hau eta batasun horretan dago arrakastaren sekretua.

Herri honek kirol elkarte honekiko erakutsi duen maitasunak txundituta nauka. Ni Aloña Mendikoa naiz, eta zu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak