Aratz Losada: "Harrobiaz... harro?"

Erabiltzailearen aurpegia Aratz Losada 2011ko mar. 21a, 01:00

Kepa Junkeraren Harrobiaz, harro kantua jarri irakurtzen hasi aurretik.

Azken hilabete hauetan komunikabide ezberdinetan harrobiaren gaineko iritzi ezberdinak ikusi ahal izan ditut, eta gaurkoan gai honen inguruko eztabaida txiki bat piztu nahi nuke.

Futbolaren egoera ekonomiko larria aintzat hartuta, taldeen harrobiko lanak berebiziko garrantzia hartzen duela argi dago. Baina nik galdera bat egin nahi dizuet: Ze da harrobiko jokalaria? Ze adinetara iritsi beharko du etxeko jokalari dela esateko?
Athleticen kasuan, galdera hauek sarri aztertzen dira mahai-inguru ezberdinetan. Kirol filosofiari dagokionez, printzipio nagusi bat du. Haren harrobian bertan eta Euskal Herriko klubetan hazitako jokalariek soilik joka dezakete talde zuri-gorrian.

Hasieran, Bizkaiko harrobiarekin nahiko zuen, baina azkenaldian, euskal lurraldeetako beste harrobietan eskua sartzen hasi dira.

Zilegia iruditzen zaizue 11 urteko nafar bati Lezamara joateko eskaintza egitea? Arrakastara begira prestaten da kirolaria beti, baina zenbat dira bidean gelditzen direnak? Nork prestatzen ditu porroterako?

Formakuntza goiztiar honen gainean, klubek eta jokalarien gurasoek hausnarketa sakon bat egin beharko luketela uste dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak