Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Araceli Lorenzo 2014ko urr. 24a, 08:30

Astero Arrasateko San Juan de Dios ospitale geriatrikora joaten garen bi boluntario gara.

Han bizi den emakume talde batekin (oraingoz ez delako gizonik animatu) elkartzen gara, eta puntua egiten dugu. Eurendako relax-une bat dela diote, eta guretzako, motibazio iturria.

Hasieran beldur apur batekin hasi baginen ere, emakume horiek oso erraz jarri digute bidea. Puntada baten eta bestearen tartean, hari-zuntzen artean eta kafe egin berriari trago batzuk emanez, konfiantzan eta entzuketan oinarritutako lagun-giro atsegina sortzen ari gara, eta askatasunez hitz egiten dugu gure ardurez, amodioez, beldurrez, gure ametsez... 

Eskerrak eman nahi dizkiegu astero hartzen gaituzten emakumeei eta bereziki eskerrak Isabeli, Eibarko Artile dendakoari, orratzak eta artileak doan emanda aurrera jarraitzeko animoak ematen dizkigulako. Eskerrak Juanitari eta beste zenbait laguni ere, ikusten ez den euren lanari esker, gizarte onbera eta justuagoa lortzeko borondatezko lan hauek egiten jarraitu ahal dugulako.

----------

Araceli Lorenzo eta Ana Pascual

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak