Galdu etxeko lehen partiduan

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila

Ohorezko Erregional Mailako taldea joan den asteko entrenamendu batean.

2026-2027 denboraldi honetan Azkoagainen jokatu den lehen partidu ofizialean Aloña Mendi taldeak bigarren porrota jaso du.

Lehen zatiko lehen ordu laurdenean oreka izan da nagusi zelaian, eta atzelariak nagusi izan dira bi taldeetako erasoko jokalarien aurrean. Dena dela, lehen txanpa horren ostean, zarauztarrak nagusitzen hasi dira zelaian, eta 26. minutu, errebote pare baten ostean, Arregik lehen gola lortu du. Gol horren ostean ere, Zarautz taldeko jokalariak nagusi zelaian izaten jarraitu dute.

Bigarren zatia hasi bezain laster, 51. minutuan, korner batean, Unanuek aurrea hartu die Aloñako atzelariei, eta, buruz, bigarren gola lortu du. 0 eta 2ko horren ostean, zarauztarrek lerroak atzeratu dituzte, eta oñatiarrek baloiaren jabetza eskuratu badute ere, ez dira gai gol aukera garbirik sortzeko Agirrezabal atezainaren aurrean.

Ea datorren igandean, Zumaiako taldearen aurka Azkoagainen jokatuko den hurrengo partidan denboraldiko lehen garaipena iristen den.

AUPA ALOÑA!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak