Emaitza ona partidu erabakigarrian

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2026ko maiatzaren 18a

Emaitza ona ospatzen Aloña Mendiko jokalariak.

Partidu erabakigarria jokatu du Aloña Mendik Azkoagainen eta ondo bukatu zen ondo hasitakoa: Aloña Mendi 7 - Intxurre 0. Hamabost egun barru Hondarribia taldearen aurka erabakiko da zein den kategoriako txapelduna.

Zapatu arratsalde honetan jokatu den partidu erabakigarri hau ezin hobeto hasi da. Izan ere, lehen minutua bete baino lehen, kontraeraso azkar batean, Gari Galdosek Aloña markagailuan aurretik jarri du. Partidako 11. minutuan, korner batean, Jon Guridik, bigarren saiakeran, jaurtiketa indartsu baten bidez 2 eta 0-koa lortu du. Aloñako jokalariek bizpahiru jokaldi argitan asmatu ez badute ere, lehen zatiaren hondarrean Iñaki Alonsok, Gari Galdosek eta Oier Gerreirok sartutako golek partida erabakita utzi dute.

Bigarren zatian, 5 eta 0-ko emaitzarekin, partidak intentsitatea galdu du. Teknikoek baliatu dute bigarren zati hori aldaketak egin eta jokalari batzuei agurra egiteko. Azken ordu laurdenean beste bi gol sartu dituzte Hasier Arregik eta Jon Legazpiak eta horiek partida eta lortutako igoera biribildu dituzte.

Hamabost egun barru HONDARRIBIA taldearen aurka erabakiko da zein den kategoriako txapelduna.

AUPA ALOÑA TRA, KA, TRA!!!!!

Asteburuko emaitzak:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak