Lehen zatiak kolore bakarra izan du, oñatiarron gorria, hain zuzen ere. Aloñakoak jaun eta jabe izan dira jokoan, eta aukera garbi batzuk izan badituzte ere, lehen gola ez da iritsi 28. minutura arte. Oñatiarron eraso batean, Bastias atezainak ez du baloia behar bezala urrundu, eta Jokin Madina erremate on batekin baloia sareetaratu du. Golaren ostean ere, Unai Garairen mutilak nagusi izaten jarraitu dute. Julen Navarro atezaina ikusle moduan egon da lehen zati horretan.
Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du, Aloñakoen erabateko nagusitasunarekin. Aukera garbi asko izan badituzte ere, Joseba Calvoecheagaren golak lasaitasuna ekarri du zelaira. Jon Madinaren erdiraketa ederki baliatu du Josebak buruz bigarren gola lortzeko. Hortik aurrera, erabateko nagusitasun hori Aitor Zubiagirrek eta Oier Aldekoak sartutako beste bi gol horietan islatu da.
Idiazabal eta Getariako Keta taldeen garaipenen aurrean, oñatiarrek lortutako hiru puntuek bi talde horiekiko aldeari eusten diete.

Futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzen taula:
