Bigarren itzulia hasita, lidergoan jarraitzen du Aloña Mendik

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2026ko urtarrilaren 26a

Garaipen ederra eta landua Aloñakoek eskuratutakoa: Aloña Mendi 2-0 Zarautz B.

Partida hasi aurretik Jose Migel Palaciosen alde minutu bateko isilunea gorde da. Jose Migel Aloñako jokalari izan zen 60ko hamarkadan. Goian bego!!!

Lehen zatiko lehen ordu erdia oreka eta lehia handikoa izan da. Zelai erdiko jokoa zen nagusi, baina arriskuko jokaldirik gabe. Hala ere, 28. minutuan, oñatiarrek lotutako kontraeraso azkar batean, baloia Aitor Zubiagirreri iritsi zaio, eta jaurtiketa gurutzatu bikain batekin, Aiartzaguena gainditu, eta lehen gola lortu du. Lehia gogorrak jarraitu du atsedenaldia iritsi arte.

Bigarren zatia linea berean hasi da, baina 55. minutuan, korner batean Jon Guridik buruz egindako erremate bikainak bigarren gola ekarri du, eta hortxe amaitu da partida. Bi taldeetako jokalariek borrokan jarraitu dute, eta, oñatiarrek bizpahiru aukera garbi izan badituzte ere, jokalariek ez dituzte gauzatu.

Garaipen ederra eta landua Aloñakoek eskuratutakoa. AUPA ALOÑA!!!!

Futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak