Urteko azkena ere, irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2025eko abenduaren 22a

Azkoagain.

Beste garaipen bikain bat Aloñakoek lortutakoa urteko azken partidan. Hasiera bikain
baten ostean, ordu laurdena bete denerako, Oier Guerreirok eta Markel Guridik sartutako
golei esker, oñatiarrak 2-0 aurreratu dira legazpiarrei. Bide batez, eguberri eta urte berri on denoiri!

 

Partidako 10. minutuan, erasoaren eskuin aldetik bideratutako kontraeraso azkar batean, Hasier Arregik baloia bigarren zutoinerantz erdiratu du, eta Oier Gerreirok erremate eder batekin Urko Tolosa atezaina gainditu du. Hiru minutu beranduago, Aloñakoek ondo jositako jokaldi batean baloia legazpiarren arearaino eraman dute, eta penalti puntu inguruan geratu den baloia harrapatu du Markel Guridik eta ondo bideratutako jaurtiketa batekin oñatiarren bigarren gola lortu du. Abantaila horrek ematen duen lasaitasunarekin Unai Garairen mutilek jokoa kontrolpean izan dute, nahiz Ilintxakoek borrokan jarraitu duten gola lortzeko.

Bigarren zatiak ez du historia handirik izan. Aloñakoak sendo egon dira atzealdean, eta Ilintxakoak ez dira gai izan jokaldi arriskutsurik antolatzeko.

Aloñakoek beste 3 puntu eder lortu dituzte, sailkapenaren buruan egoteko aukera ematen diotenak. Gabonetako etenaren ostean, urtarrilaren 11n, sailkapenean hirugarren dagoen eta bolada onean diharduen Intxurre taldearen aurkako partida izango da.

Bide batez, urteko azken jardunaldiaren ostean, eta, Gabonen atarian, jaso egizue Aloñako familia osatzen dugun guztion partetik gure desiorik onena.

Futboleko taldeetan asteburuan lortutako emaitzen taula:

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak