Partida hasi aurretik Iñaki Ugarte Zelaia eta Jose Luis Alzelai Elorzaren alde minutu bateko isilunea gorde da. Iñaki hainbat eta hainbat urtetan delegatu eta laguntzaile lanetan aritu zen gure elkartean. Jose Luis, bestalde, Aloñako jokalari izan zen 60ko hamarkadan. Goian beude!!!
Partidako lehen minutuetan oso motibatuta zelairatu diren Mondra taldekoak baloiaren jabetza izan dute, eta Aloñakoek ez zuten arrisku aukerarik sortzen Laskurainen atearen aurrean. Hala ere, bi minututan, Imanol Perezek eta Manex Guridik, hurrenez hurren, sartutako bi golek partidaren norabidea erabat aldatu dute. Hala ere, lehen zati honen ondarrean Azpilikuetak sartutako golak itxaropenaren argia piztu du Mondra taldekoen artean.
Bigarren zatiaren ordu laurdena bete orduko, oñatiarren eraso batean atezainak ez du baloia behar bezala urrundu, eta Jon Guridik erremate eder batekin 3 eta 1ekoa eskuratu du. Handik gutxira, Aloñakoek atzealdean egindako beste akats batek, Mondra taldekoek markagailuan hurbiltzea ekarri du. Dena dela, Aitor Zubiagirrek eta Hasier Arregiren golek merezitako garaipena ekarri diete kategoriako liderrei.

Futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzak:
