Partidako lehen zatian, oñatiarrek izan dute baloiaren jabetza, baina ez dira gai izan aukera garbiak sortzeko. Bizpahiru jokaldi arriskutsu sortu badituzte ere, ez dira nahikoak izan markagailuan aurrea hartzeko.
Bigarren zatian lerroak aurreratu dituzte txantxikuarrek, eta Diez atezainaren aurrera gehiago iritsi dira. Nagusitasun horren ondorioz, 60 minutuan Manex Guridik albotik erdiratutako baloia eskuratu du, bere aurrean zegoen segurarrari iskin egin, eta jaurtiketa bikain baten bidez atezaina gainditu du. Gol horren ostean, Segura taldekoek lerroak aurreratu dituzte berdinketaren bila, eta egoera hori baliatu dute Aloñakoek kontraerasora jokatzeko. Horietako batean, Joseba Calvoecheagak erasoaren eskuin aldetik aurrera egin du, eta bere erdiraketa Aitor Zubiagirrek aprobetxatu du bigarren gola eskuratzeko. Segurako jokalariek ez dute etsi, borrokan jarraitu dute, baina egiari zor ez diote lan askorik eginarazi Navarro atezainari. Partidaren hondarrean Oier Gerreirok baliatu du Imanol Perezen erdiraketa 3 eta 0koa markagailuratzeko.
Segura sendo eta borrokalari baten aurrean lortutako garaipen bikainak 3 puntu baliotsu eman dizkio Aloñari. Datorren astean jardunaldirik ez dagoela kontuan izanda, tarte polita izango dute oñatiarrek dituzten bajak errekuperatu, eta Gabonen aurreko partidak prestatzeko.
Futbol taldeen asteburuko emaitzak:

