Bi taldeek erakutsi dute zergatik dauden goialde horretan

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2025eko azaroaren 17a

Domekako partiduan (Argazkia: Goiena).

Bigarren postuan, puntu bakarrera, dagoen Getariakon aurka jokatu du Gorengo Erregional Mailan dagoen Aloña Mendiko taldeak. Lidertzari eutsi diote oñatiarrek: Aloña Mendi 4 - Getariako 0.

Sailkapeneko bi lehenen arteko partidako lehen zatia lehiatua eta orekatua izan da. Bi taldeek erakutsi dute zergatik dauden goialde horretan. Lehen zatiaren amaieran Markel Guridik aukera pare bat izan ditu lehen gola eskuratzeko, baina ez du Ikerren atearen aurrean asmatu. Beraz, atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi dira.

Bigarren zatiko lehen minutuetan getariarrek markagailuan aurrea hartzeko abagune pare bat izan dituzte, baina oñatiarren zorionerako lehen gol hori ez da iritsi. Partidako 50. minutuan Oier Gerreirok aukera garbi-garbia izan du, baina atezaina geldiketa bikaina egin du. Hurrengo jokaldian, Iñaki Alonsori area txiki barruan baloia iritsi zaio, eta sareetara bideratu du. Gol horren ostean, oñatiarrak jaun eta jabe izan dira zelaian. Partidaren hondarrean beste hiru gol lortu dituzte oñatiarrek, eta garaipen argia eskuratu dute.

Egiari zor 4 eta 0koak zelaian gertatu dena islatzen ez badu ere, hiru puntu eder Unai Garairen mutilek eskuratu dutena, sailkapenean abantaila bikaina ematen diena. 

Futbol taldeek asteburuko emaitzak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak