Garaipena partidu gogor eta lehiatu batean

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2025eko azaroaren 3a

Gola ospatzen.

Galtzen hasi, berdindu eta markagailuan aurretik jarri zen etxeko taldea; hortik aurrera gorritxoak jaun eta jabe izan ziren zelaian: Aloña Mendi 3 - Lazkao 1. 

Lazkao taldekoek partidako 2. minutuan sartutako golak asko baldintzatu du neurketaren hasiera. Izan ere, gol horrek aukera eman die goierritarrei atzealdean sendo egoteko, eta kontraerasoan jokatzeko. Aloñakoek, bestalde, baloiaren jabetza bazuten ere, ez ziren gol aukera garbirik sortzeko gai. Dena dela, jokaldi nahasi batean, Aitor Zubiagirrek sartutako golak lasaitasuna eman die oñatiarrei, eta lehen zati horretan markagailuan aurrea hartzeko aukera gehiago ere sortu dituzte.

Bigarren zatiaren lehen minutuak lehia eta berdintasun handikoak izan dira. Egoera horretan, Aloñakoen entrenatzaile Unai Garai aldaketak egiten hasi da, eta horrek jokoan ere isla izan du. Zelairatu eta zortzi minutura, Markel Guridik bolada onean dagoela erakutsi du, eta markagailua oñatiarren alde desorekatu du. Hortik aurrera, gorritxoak jaun eta jabe izan dira zelaian, eta gol aukera ederrak sortu dituzte. Horietako batean, korner baten ondorioz, Jon Guridik egindako errematearekin 3 eta 1ekoa lortu du.

Partida lehiatu eta gogor batean, garaipen bikaina Aloñakoek eskuratutakoa.

Futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak