Sailkapeneko buruan jarri da Aloña Mendi

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2025ko urr. 20a, 09:41

Gola ospatzen.

Garaipen bikaina lortu dute asteburuan Aloñakoek liderraren kontra; sailkapenaren buru-buruan jartzeko aukera eman dien garaipena. Aloña Mendi 3 - Idiazabal 0.

Garaipen bikaina Aloñakoek lortutakoa Idiazabal liderraren aurka. Partidako lehen minutuetan Idiazabal taldekoek baloiaren jabetza eta jokoaren kontrola izan dute, baina ez dute aukera garbirik sortu Juen Navarro atezainaren aurrean.

Lehen zati horretako 13. minutuan Iñigo Guridik 25 metrotik egindako jaurtiketak atezaina ustekabean harrapatu du, eta partida oñatiarren alde jarri du. Handik 3 minutura Aloñakoen beste eraso batean, Markel Guridiri iritsi zaio baloia 2. zutoinean, eta baloia sareetara bultzatu besterik ez du egin izan behar. Markagailuan 2 eta 0koak ematen duen lasaitasunarekin iritsi gara atsedenaldira.

Bigarren zatian idiazabaldarrak golaren bila irten dira, baina ez dira markagailuan hurbiltzeko gai izan. Partidako 60. minutuan goierritarrek gola sartu dute, baina epaileak baliogabetu egin du aurrelariak egindako falta bat tarteko. Bigarren zatiko 25. minutuan Oierrek sartutako golarekin amaitu da norgehiagoka. Manex Guridik baloia eskuratzeko ahalegin handia egin du, eta berreskuratu ostean ateko marraraino iritsi, eta Oier Gerreirori eman dio. Aurrelariak ateko zuloan baloia bultzatu besterik ez du egin.

Sarreraran esan bezala, garaipen bikaina Aloñakoek lortutakoa, sailkapenaren buru-buruan jartzeko aukera ematen diena.

AUPA ALOÑA!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak