Partida hasi aurretik gure taldearen babesle den EGARALUR enpresako Jose Mari Urzelai Ayastuyren heriotzagatik minutu bateko isilunea gorde da. Astean zendu da Jose Mari eta bere taldeak hainbat urte daramatza gure taldea babesten. G.B.
Lehen zatian Aloñakoak nagusi izan dira zelaian, baina ez dira gai izan zestoarren atea zulatzeko. Batzuetan, atezainaren lan bikainagatik, eta beste batzuetan, aurrelariek asmatu ez dutelako, atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi dira. Aipatzekoak, baita ere, Zestoa taldekoek jositako kontraeraso pare bat, markagailuan aurrea hartzeko aukera eman dietenak, baina, oñatiarren zorionerako gol hori ez da iritsi.
Bigarren zatian, oñatiarrak jaun eta jabe izan dira. Zestoa taldekoak ez ziren euren zelaitik irteteko gai, baiña, Aloñakoek hiruzpalau aukera garbi izan badituzte ere, gola ez zen iristen. Zestoarren atezaina ez zegoen gainditzerik inola ere ez. Jokaldi erabakiorra partidako 85. minutuan gertatu da. Izan ere, Agirrek, Zestoa taldeko atezainak, Jokin Madinarekin talka egin du, eta, burutik odola zeriolako-edo, aldatu behar izan dute. Jokaldi horretatik, bizpahiru minutura, Markel Guridik Aloñakoen aldeko lehen gola eskuratu du. Epaileak Aloñakoen aldeko falta adierazi du, eta Markelek 30 bat metrotik izugarrizko jaurtiketa egin du, eta, irten berri zegoen Gonzalez atezaina egin du. GOLTZARRA!!!! Handik bi minutura, oñatiarrek kontraeraso azkarra antolatu dute, eta Julen Gonzalez atezainaren aurrera iritsi da baloia hanketan zuela. Ukitu eder batekin partida erabakita utzi du: 2 - 0.
Kostatakoa izan bada ere, garaipen bikaina Aloñakoek eskuratutakoa. Datorren asteburuan, Oñatin jokatuko den Idiazabal taldearen aurkako partidan, aukera ederra izango dute sailkapenaren buruan egonkortzeko. Ea horrela den.
Futbol taldeen asteburuko emaitzak: