Etxeko lehen partiduan jaun eta jabe izan da Aloña Mendi

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2025ko ira. 30a, 12:30

Julen Zelaia jokalaria (Argazkilaria: Oier Yaniz).

2025/2026 denboraldian Azkoagainen jokatutako lehen partida honetan gure taldea jaun eta jabe izan da. Azken emaitza: Aloña Mendi 5 - Eibartarrak 0.

2025-2026 denboraldian Azkoagainen jokatutako lehen partida honetan gure taldea jaun eta jabe izan da. Partidako lehen ordu erdian oñatiarrak nagusi izan badira ere, jokalariek ez dute asmatu Martinez atezainaren atearen aurrean. Ordu erdia betetzear zegoela, Oier Gerreirok atezaina aurreratuta zegoela ikusi du, eta zelai erditik, 40 metrotik jaurtiketa loratua egin du, eta 1 eta 0-koa eskuratu du. Une horretatik aurrera Aloñakoen nagusitasun hori lortu dituzten goletan islatu da. Atsedenaldirako 3 - 0 zen markagailuan agertzen zen emaitza, Iñigo Guridi eta Oier Gerreiroren golen ostean.

Bigarren zatia bide beretik joan da, eta Markel eta Manex Guridiren golekin emaitza biribildu da, 5-0.

Momentuz, bi partida eta bi garaipen. Herriko jaiei ekiteko hasiera bikaina!!!

AUPA ALOÑA!!!!!

Futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak