Amaiera tristea izan du denboraldi honek

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila

Domekan Azkoagainen Añorgaren kontrako partiduan (Argazkia: Goiena).

Denboraldi honetan Azkoagainen jokatu den azken partidak amaiera tristea izan du (Aloña Mendi 0 - Añorga 3). Kategoria galtzea eragiteaz gain, ohi bezala, zenbait jokalariren agurra ekarriko du. 

Denboraldi honetan Azkoagainen jokatu den azken partidak amaiera tristea izan du. Dena dela, lehen zatian, oñatiarrek joko ona erakutsi dute eta aurre egin diete kategoriako liderrei.

Lehen 30 minutu horietan joko bizia izan da zelaian, eta ekipo biek partida irabazteko gogoa erakutsi dute. Jokaldi erabakiorra 31. iritsi da. Donostiarrek ateratako korner baten ostean, epaileak inor gutxik ikusi dugun penaltia adierazi du, atzelari batek baloia eskuz ukitu duela iruditu baitzaio Urdangari jaunari. Otxoak ez du aukera alferrik galdu, eta lehen gola eskuratu du. Ondorengo minutuetan Aloñakoak borrokan jarraitu dute, eta auekra garbirik sortu ez badute ere, partidan sartuta zeuden. Lehen zati horren luzapenean, hala ere, beste korner batean Anerrek aurrea hartu die atzalariei, eta, buruz, 0 eta 2koa lortu du. Kolpe gogorregia izan da Aloñakoentzat, eta hortxe amaitu da partida.

Bigarren zatian, nahi eta ezin aritu dira oñatiarrak. Añorga taldekoak eroso aritu dira zelaian barrena, eta ez diete aukerarik eman oñatiarrei. Partidaren azken minutuan, kontraeraso batean, Liher hirugarren gola lortu du. Liher bakar-bakarrik iritsi da Jon Irazabalen aurrera eta ondo bideratutako jaurtiketa batekin 3 eta 0koa eskuratu du.

Sarreran esan bezala, amaiera tristea 2024/2025 denboraldi honek izan duena, kategoria galtzea eragiteaz gain, ohi bezala, zenbait jokalariren agurra ekarriko duena.


AUPA ALOÑA TRA KA TRA!!!!!

Futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzen taula:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak