Lehen zatian jokoan berdintasuna izan da nagusi, baina aukeretan oñatiarrek sortu dituzte abagunerik garbienak. Aipatzekoak, 15. minutuan Oier Gerreirok area kanpotik egindako jaurtiketa zutoinera, eta 25. minutuan Gexan Anduagari, atezainaren aurrean, gutxigatik baloia kanpora joan zaio. Hala ere, 0 - 0ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldia.
Bigarren zatiko lehen minutuetan Hernani taldekoek eskuratu dute baloiaren jabetza, eta 10. minutuan izan dute partidako aukerarik garbiena. Hernani taldeko aurrelari batek jaurtiketa egin du, baloiak atzelari batengan jo du, eta taldekideak desbideratutako baloi hori Josu Mediavilla atezainak atera du orpoz, era akrobatiko batean.
Hurrengo jokaldian iritsi da Aloñakoen lehen gola. Andoni Altubek Aloñakoen erasoko ezkerraldetik ihes egin du, eta azpitik egindako jaurtiketa baten bidez Julen atezaina gainditu du. Gol horrek lasaitasuna ekarri die Aloñakoei, eta urduritasuna hernaniarrei. Oñatiarrak sendo jarraitu dute atzealdean, eta kontraerasoen irteten ahalegindu dira. Partida amaitzeko 10-15 minuturen faltan, Iñaki Alonsoren golak partida erabaki du. Oñatiarrek ondo jositako erasoaren ostean, baloia Iñakiri iritsi zaio area ertzean, eta jaurtiketa indartsu batekin 2 eta 0koa lortu du.
Garaipen bikaina Aloñakoek eskuratutakoa, “bizirik” jarraitzeko aukera ematen diguna. Ea datorren ostiralean, iluntzeko 21:00etan, Zubietan izango den Deusturen aurkako partidan beste 3 puntu lortzerik dugun.
AUPA ALOÑA!!!!!
Asteburuan futbol taldeek lortutako emaitzen taula