Partidaren hasieran astean zendu den Ismael Egañari omenaldi xumea egin zaio. Gure elkartean jokalari nahiz laguntzaile gisa 25 urtetik gora eman duen Ismaren omenez ekitalditxoa izan da. Berarekin aritutako hainbat jokalari eta lagun zelairatu dira, eta minutu bateko isilunea gorde ostean, Ismak berak Aloñaren partidetan gordetzen zuen lekuan lora sorta utzi da. Ismaelen ahotik gehiagotan entzungo ez dugun arren, AUPA ALOÑA TRA KA TRA!! Isma, zauden lekuan zaudela, beti gogoan izango zaitugu.
Husnako berdinketa
Lehen zatian zelai erdiko jokoa izan da nagusi, eta ez da talde bat nabarmendu bestearen gainetik. Gol aukera gabirik ere ez da izan, ez oñatiarren, ez mutrikuarren arean. Bigarren zatian Aloñakoak Mutriku taldeak baino gehiago izan dira nabarmenki. Dena dela, izan dituzten aukera apurretan ez dute asmatu asmatu, eta, ondorioz, partida husnako berdinketarekin amaitu da. Ismael Egañari gola eskaini nahi genion arren, gol hori ez da iritsi.
Lanean jarraitu beharko dugu. AUPA ALOÑA!!!!
Talde guztiek asteburuan lortutako emaitzen taula: