Lehen zatian oñatiarrak nagusi izan dira zelaian, eta, arriskuko hainbat jokalari eratu dituzte Vadillo atearen aurrean. Azpimarratzeko 6-7 korner atera dituztela lehen zati horretan. Hala ere, lehen gola beasaindarrek lortu dute. Irazabalen aurrera iritsi diren lehen jokaldian, Barreirok orpoaz baloia sareetara bidali du. Aloñakoen zorionerako hurrengo jokaldian berdinketaren gola iritsi da. Oñatiko aurrelariek hainbat erremate egin dituzte beasaindarren atearen aurrean, baina baloiak ez zuen sartu nahi. Hirugarren errematean, Gexanek lortu du atea zulatzea. Horrela iritsi gara atsedenaldira. Aloñakoak gehiago izan dira, baina nagusitasun hori ez da islatu markagailuan.
Bigarren zatia bide beretik hasi da. Aloñakoak nagusi zelaian, eta baloiaren jabetza euren hanketan. Partidako 54. minutuan Joseba Larreak bikain loratu du baloia Vadilloren aurrean, baina baloiak langa jo du. Hala ere, errebotea Oier Gerreirori iritsi zaio, eta honek buruz 2 eta 1ekoa lortu du. Une horretan beasaindarrek lerroak aurreratu dituzte berdinketaren bila, eta 66. minutuan, zoritxarreko jokaldi batean, Oier Altzelaik bere atean sartu du gola. Gol horrek baldintzatu ditu ondorengo minutuak. Beasaindarrak animatu dira, eta Aloñakoek baloiaren jabetza galdu dute. Hala ere, aukera bikainak izan dituzte oñatiarrak, baina Vadillo atezaina bikain aritu da, eta aukera horietan guztietan ederki aritu da. Partida amaitzeko 15 minutu falta zirela beasaindarrek hirugarren gola lortu dute, Izagirrek egindako errematea eder batekin. Horrela amaitu da partida.
Beste behin, merezi izan ez duten porrota Aloñakoek jasan behar izan dutena.
AUPA ALOÑA!!!!!!