Partidako lehen minutuetan Elgoibar taldekoek hartu zuten baloiaren jabetza, baina ez zuten arriskurik sortu Jon Irazabalen atearen aurrean. Lehen zatiak aurrera egin ahal Aloñakoak zelaian asentatu ziren, eta jokoaren kontrola eskuratu zuten. Joko ederra eginez, eta baloia alde batera eta bestera ederki mugituta, hiruzpalau aukera sortu zituzten Mosqueraren atearen aurrean, baina ez zuten asmatu eta atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi ginen.
Bigarren zatira hobeto sartu ziren elgoibartarrak, eta baloia euren hanketan izan zuten hasiera horretan. Bigarren zati horren ordu laurdena bete orduko elgoibartarren erasoaren eskuin aldetik egindako erdiraketa bat buruz errematatu zuen Guillok eta 1 eta 0koa lortu zuen. Handik bi minutura, antzeko jokaldi batean, Guridik, honek ere buruz, bigarren gola eskuratu zuen. Kolpe bikoitz horren ostean, Aloñakoak nahi eta ezin aritu ziren.
Porrot gogorra eta mingarria gorritxoontzat, sailkapenean atzera pauso nabarmena eragiten diguna.
Asteburuko partiduen emaitzak