Partidako bigarren minutuko golak baldintzatu du gaurko neurketa

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2025eko martxoaren 1a

Aloñako jokalariak baloia zelai erditik ateratzeko unean.

Galdu egin du gorengo taldeak gaur Azkoagainen: Aloña Mendi 0 - Tolosa 4. Inauteri garai honetan, egun tristea Aloñako kide eta zaleontzat.

Partidako 2. minutuan tolosarrek sartutako golak erabat baldintzatu du gaurko neurketa. Gol horren ostean urduritasuna nagusitu da Aloñako jokalarion artean, eta, ez dira gai izan aparteko arriskurik sortzeko Iriarteren atearen aurrean. Partidaren 36. minutuan oñatiarrak ez dira fin ibili atzealdean, eta Jokin Cipitriak 0 eta 2koa lortu du. Neurketa hortxe amaitu dela esan genezake. Atsedenaldira iristear geundela epaileak Tolosakoen aldeko penaltia adierazi du, Azurzak jaurtiketan asmatu du, eta atsedenaldira 0-3koarekin iritsi gara.

Bigarren zatian oñatiarrak nahi eta ezin aritu dira. Baloiaren jabetza Aloñako jokalariena izan bada ere, aipatzeko kontu bakarra Jokin Cipitriak sartu duen laugarren gola, bere bigarrena izan dena.

Inauteri garai honetan, egun tristea Aloñako kide eta zaleontzat.

AUPA ALOÑA!!!!!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak