Partida ona jokatu dute Aloñakoek liderraren kontra

Zarautzen kontrako partiduan, domekan (Argazkia: Goiena).

Partidaren atarian, Realarekin LIGA Fn ari den Elene Guridiri omenaldi xumea egin zitzaion, lehen mailan jokatzera iritsi izanagatik. Elenek pasa den denboraldiko martxoan egin zuen debuta lehenengo mailan Realarekin.

Liderraren, Zautzen, kontra jokatu zuen atzo Aloña Mendiko futboleko talde gorenak Azkoagainen. Neurketa hasi aurretik, Realarekin LIGA Fn ari den Elene Guridiri omenaldi xumea egin zitzaion, lehen mailan jokatzera iritsi izanagatik. Elenek pasa den denboraldiko martxoan egin zuen debuta lehenengo mailan Realarekin. Zapatuko partiduan Elene izan zen Realaren gola lortu zuena Deporren aurkako partidan, nahiz amaieran 1-2 galdu. Elkarteko lehendakari Javier Azpiazuk oroigarri gisa kuadro bat oparitu dio Eleneri. Elenek Aloñakoekin talde argazkia ere atera zuen.

 

Partidaren lehen minutuetan oreka izan zen nagusi zelaian. Aipatzekoa, hala ere, 10 minutuan Zarautz taldeko aurrelariak langara eginda errematea, baina Aloñako atzelariek baloia urruntzea lortu zuten. Gutxinaka-gutxinaka zarauztarrek baloiaren jabetza eskuratu zuten eta aukeraren bat edo beste izan zituzten lehen gola eskuratzeko. Lehen zatiko 27. minutuan Zarautz taldekoek ateratako falta batean, Iñigok buruz errematatu zuen, baina baloia, zutoina miazkatuz, kanpora joan zen. Lehen zatia amaitzear zegoela, kontraeraso azkar batean, Oyangurenek baloia era bikainean erdiratu zuen, eta Andreanok, buruz, partidako gol bakarra sartu zuen.

Bigarren zati osoan Aloñakoak nagusi izan ziren zelaian, nahiz lehen aukera garbia Zarautzko Andreanok izan zuen. Bere jaurtiketa gogorra Jon Irazabalek ederki aldendu zuen. Hortik aurrerako aukera guztiak Aloñakoenak izan ziren. Partidako 60. minutuan Jokin Madinak abagune ederra izan zuen, baina azken kontrolean baloia joan zitzaion. Handik 3 minutura Julen Zelaiak baloia sareetara bidali du, baina epaileak baliogabetu egin zuen jokoz kanpokoagatik. Hurrengo jokaldian, Gexanek kontraeraso ederra gauzatu zuen, baloia Auritz Larreari eman, eta honen jaurtiketa, gutxigatik gora joan zen. Partidako azken txanpan, 81. minutuan, partida ederra egin zuen Jokin Madinak jaurtiketa gurutzatua egin zuen, baina baloiak zutoina jo eta kanporantz joan zen.

Partida ona jokatu dute Aloñakoek liderraren kontra, eta berdinketa lortzeko beste meritu egin badituzte ere, zoritxarrez, galdu egin dute.

AUPA ALOÑA!!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak