Partidari ekin aurretik Asier Sagastizabalen aldeko minutu bateko isilunea gorde zen. Astean zendu Asier gure elkarteko 1. Erregional mailako talde teknikoko kide zen. Eskerrik asko, Asier Aloña Mendixaren alde egin dozun lan danagatik. Ez zaugu sekula ahaztuko, Sagas.
Lehen zatiko lehen ordu erdian zelai erdiko jokoa izan zen nagusi. Ez oñatiarrak, ez bergararrak ez iren baloiaren jabetza eskuratzeko gai izan. Lehen zatiko azken ordu laurdenean Aloñakoak asmatu zuten Basterraren atearen aurrean. 35. minutuan Jokin Madinak jaurtiketa bikaina egin zuen Aloñaren aldeko falta batean, baloia langa jo zuen, eta Julen Zelaiak aprobetxatu aldaratzea lehen gola eskuratzeko. Zortzi minutu beranduago Joseba Larreak korner baten osteko baloia baliatu zuen bigarren gola lortzeko. Lehen zatiaren hondarrean Gexan Anduagak baloia erdiratu zuen, eta Julen Zelaiak, buruz, 3 eta 0koa markagailuratu zuen.
Bigarren zatian bergararrak partida orekatzeko asmoarekin zelairatu ziten, eta 50. minutuan lehen gola eskuratu zuten. Garmendiak korner baten osteko baloia baliatu zuen eta jaurtiketa zehatz batekin 3 eta 1ekoa lortu zuen. Une horretatik aurrera, hala ere, oñatiarrak sendo aritu ziren atzealdean, eta ez zieten aukerarik eman bergararrrei markagailuan hurbiltzeko.