Lehen zatian Aloñak izan ditu aukera garbienak. Zelai erdiko jokoa nagusi izan bazen ere, Gexanek ez zuen asmatu izan dituen bi aukeratan.
Atsedenaldira 0-0 emaitzarekin iritsi ginen. Bigarren zatian Deusto lerroak aurreratu zituen eta nahiz eta lehen 15 minutuetan nagusi izan, ez zuen Josuk zaindutako atearen aurrean aukera garbirik izan. Aloña gutxika-gutxika berriro neurketaren jabe izan zen, eta berriz izan zituen Yulen Zelaia eta Gexanen hanketan Aloña aurreratzeko aukerak, baina Deuston atezainak abagune biak gelditu ahal izan zituen.
Eta 89 minutuan Aloña jokoan nagusi zen momentuan heldu zen Deustukoen gola. Kolpe latza Aloñarentzat Deustok neurketan izan zuen aukera bakarra gola sartu duela ikusita. Hortik aurrera Aloña saiatu zen neurketa berdintzen, baina gaurkoan ezin izan uen arerioaren atea zulatu. Beraz, eta zoritxarren, Gabonetara etxeko azken neurketa galduta goaz.
Orain bi astetako oporrak hartuko ditu taldeak, berriro 2025 urtean gogoz Añorgara hiru puntuen bila joateko.
Eguberri eta Urte berri On!!