Lehen zatiak historia gutxi izan du. Izan ere, hasiera-hasieratik irundarrak nagusitu dira zelaian, eta 11. minuturako 2 golen aldeko abantaila lortu dute. Lehen zati horretako ondorengo minutuetan ere Real Union taldeko jokalariak nagusi izan dira zelaian, eta bizpahiru aukera garbi-garbi izan dituzte partida erabakita uzteko, baina, Aloñakoen mesederako ez dute asmatu.
Bigarren zatiaren hasiera Aloñakoen aldekoa izan da bete-betean. Partidako 50. minutuan, Joseba Larreak irundarren atezaina aurreratuta ikusi du, eta zelai erditik egindako jaurtiketa luze eta loratu batekin 1 eta 2koa eskuratu du. Bi minutu geroago, Jokin Madinak, area ertzetik, jaurtiketa bikaina egin du, eta, nahiz lehen unean, Odei atezainak baloia gelditu, alderaketa Julen Zelaiari iritsi zaio, eta berdinketaren gola lortu du. Hortik aurrera jokoa orekatu da, eta talde biak gogor aritu dira garaipenaren golaren bila. Jon Irazabalek, geldiketa bikainekin, irundarren aukera pare bat "neutralizatzea" lortu du. Dena dela, partidaren hondarrean, kontraeraso azkar batean, Brice aurrelariak aurrea hartu dio Jokin Madinari, eta, atzelariei iskin eginda, Jon Irazabalen aurrera iritsi da, eta azpitik egindako jaurtiketa batekin, garaipenaren gola lortu du.
Porrot mingarria Azkoagainen gertatu dena Aloñakoentzat.