Lehen zatiko lehen ordua Oiartzun taldekoena izan da erabat. Baloiaren kontrola izan dute ia une oro. Lehen zatiko 25. minutuan Kortajarena aukera bikaina izan du lehen gola eskuratzeko, baina Iosuren atearen aurrean, bakar-bakarrik zegoela, baloia kanpora errematatu du.
Behin ordu erdia igarota oñatiarrek lerroak aurreratu dituzte, eta hasierako nagusitasuna orekatzen joan da. Partidako 38. minutuan epaileak Joseba Larreari area barruan egindako bultzada penalti zela erabaki du. Auritz Larreak jaurti du penaltia eta lehen gola lortu du. Handik 3 minutura, kontraeraso azkar batean, Aloñakoek jokaldia era bikainean amaitu dut, Imanol Perezek egindako jaurtiketak langa jo eta Gortazarren atean sartu da. Lau minutuko luzapenaren ostean, 2 eta 0ko emaitzarekin, atsedenaldia iritsi da.
Bigarren zatian oiartzuarrek golaren bila irten dira, eta 59. minutuan Eizmendik aukera ederra izan du lehen gola lortzeko, baina, 2. zutoinean egin duen errematea, kanpora joan da. Ondorengo minutuetan ere, Oiartzun taldekoek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dute aukera garbirik sortu gola eskuratzeko. Hala ere, partidaren ondarrean, 87. minutuan Noblek boleaz egindako erremate batekin 2 eta 1ekoa lortu du, eta tentsioa eta urduritasuna nagusitu da Aloñako jokalari eta zaleen artean. Epaileak, gainera, 9 minutuz luzatu du partida eta minut horiek oso luzeak egin zaizkie zaleei. Partidako 102. minutuan oiartzuarrek gola sartu dute, baiña oñatiarren zorionerako marrazainak jokalariaren jokoz kanpokoa adierazi du. Jokaldi horretan bertan amaitu da partida.
Hiru puntu garrantzitsu Aloñakoek eskuratu dituztenak, sailkapenean arnasa hartzeko balio handia dutenak.
Futboleko taldeek asteburuan lortutako emaitzen taula