Berdinketa Beti Gazteren kontra

Zumaiakoren aurkako partiduko argazkia.

Partiduko bigarren minutuan sartu zuen ohorezko erregional mailako taldeak lehen gola lesakarren aurka jokatutako partiduan, eta azken minutuan berdinketa ezarri zuen bigarren gola. Albiste barruan datoz futbol saileko gainerako taldeek lortutako emaitzak ere.

Partida bikain hasi zen (atzo, domeka) oñatiarren intereserako. Izan ere, 2. minuturako, kontraeraso azkar batean, Gexan Anduaga Chamizo atezainaren aurrera iritsi zen, eta azpi-azpitik egindako jaurtiketarekin partidako lehen gola eskuratu dzuen. Golaren ostean, lesakarrek lerroak aurreratu zituzten berdinketaren bila eta jokoaren kontrola eskuratu zuten. Dena dela, Aloñakoek ondo eutsi zituzten Beti Gaztekoen erasoak. Gainera, 15. minutuan, beste kontraeraso azkar batean, Joseba Larreak aukera bikaina izan zuen 2. gola eskuratzeko. Area ertzetik egindako jaurtiketa eder bati, Chamizo atezainak oso erantzun ona eman zion eta baloia kornerrera bidali zuen. Lehen zatiko 20. minutuan lesakarrek aukera ederra izan zuten berdinketa lortzeko, baina ez zuten asmatu Jon Irazabalen atearen aurrean. Lehen zatia amaitzear zegoela, Beti Gaztekoen gola iritsi zen. Larraldek, area ertzetik jaurtiketa bikaina egin zuen, eta Irazabalen atea luzatu zuen. Hurrengo jokaladian, oñatiarrek markagailuan, berriro ere, aurrea hartzeko aukera izan zuten, baina Gerreiroren jaurtiketak langa jo zuen. Berdinketarekin iritsi ginen atsedenaldira.

Bigarren zatian Aloñak izan zuen baloia. Ahalegindu zen, baina aukera garbiak sortu barik. Aukera onena Oier Gerreiron bigarren jaurtiketa izan zen, hau ere zutoinera. Ez zuen suerte askorik izan gaur Oier Gerreirok. Beti Gazte atzealdean zain izan zen Aloñaren akatsa baliatuta kontraerasora azkar irteteko. Azkenean bi golak azken minututan heldu ziren. Lehena, 87 minutuan, Beti Gaztekoek Aloñak jokoz kanpo eskatutako jokaldi baten jaurtiketa baten bitartez. Zorionez, hiru minutu beranduago, Oier Gerreirok etaratako korner batean Ima Perezek baloia sareetara bidali zuen.

Futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzen taula

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak