Aloñak ondo hasi du partida, aurkariari presioa eginez. Eta horrela aipatzeko Txarli eta Gorkaren bi aukera garbiak. Bergara hobeto kokatzen joan da futbol zelaian, eta etxeko aurrelariaren saiakerak bertan behera utzi ditu.
Eta honela, Bergarak 23. minutuan, zalantzazko jokaldi baten ondoren (baloiak atzeko lerroa gainditu izana eskatzen zuten Aloñako jokalariek), markagailuan aurrea hartu du Aguerok buruz errematatutako baloi bati esker. Gol hau kolpe gogorra izan da Aloñarentzat, eta ahalegindu arren markagailu honekin atsedenaldira iritsi gara.
Atsedenaldiaren ostean Aloña Bergara baino gehiago izan da. Bergara markagailuko abantaila mantendu nahi izan du eta bere zelaian modu ordenatuan itxarotera eta kontraerasora irtetera mugatu da.
Eta mahoneroen bigarrena, korner batean iritsi da Paulek bakar bakarrik baloia buruz errematatu ondoren.Gaurko bigarren golpe latza Aloñarentzat. 58. minutua zen; hala ere, Aloñak bultzaka jarraitu du, eta zenbait aukera izan ditu markagailuan tartea murrizteko, Auritzek langara egindako errematea esaterako.
Minutuak aurrera joan ahala, Bergara gehiago sartu da bere arean eta oso eroso jokatu du partidaren amaierara arte. Azken finean, hurrengo astean Amaikak Baten aurka jokatzeko Debara joango da Aloña gaur lortu ez dituen eta beharrezkoak dituen 3 puntuen bila.
Aloña Mendiko futbol taldeen asteburuko emaitzak