Aloña Mendi 2 - Mondragon 3

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2022ko mar. 28a, 11:17

Partidu lehiatua eta borrokatua Oñatin, Mondragon taldekoek euren etxera eraman dutena. Partida hasi aurretik Javier Ugarte, 'Patxi'-ri, omenaldi xume bat egin zaio. Partidu horren xehetasun batzuk eta emaitza guztiak artikulu barruan.

Partidaren hasieran Mondra taldeak jokoaren eta baloiaren kontrola izan du, eta 4. minuturako aukera garbia izan du lehen gola eskuratzeko. Aurrelari batek buruz emandako baloia Carlos Odriozolak atera du marraren gainetik. Lehen zati honetako 20. minutuan iritsi da partidako lehen gola. Arrasatearrek korner bat atera dute, eta Duranak lehen zutoinean aurrera hartu die Aloñakoei eta buruz 0 eta1ekoa lortu du. Gol horren ostean oñatiarrek lerroak aurreratu dituzte, eta Mondrakoen atera hurbiltzen hasi dira. Lehen zatia amaitzear zegoela, 41. minutuan, Andoni Altubek aukera ederra izan du berdinketa lortzeko, baina, jaurtiketaren ostean, baloia langaren gainetik joan da.

Bigarren zatia hasi orduko, 51. minutuan, alboko sake baten ostean, Iñigok buruz errematatu du, baloiak Danel gainditu du, eta 0 eta 2koa iritsi da.Partidako 64. minutuan lehia erabakita geratu da. Oñatiarrek baloia galdu dute zelai erdian, eta jaurtiketa luze baten ostean, Mondrakoek hirugarren gola eskuratu dute. Dena dela, oñatiarrek ere, euren gola lortu dute. Unai Gilek sareetara errematatu du oñatiarrek erasoaren eskuin aldetik eramandako erasoa. Partidaren azken 10 minutuetan Mondra taldea jokalari bat gutxiagoarekin aritu da epaileak Gaizka atezaina egotzi duelako. Egoera hori baliatuta oñatiarrek 2 eta 3koa lortu dute Gari Galdosek buruz egindako erremateari esker, eta partidako azken jokaldian berdinketa lortzeko aukera ere izan dute, baina Gariren azken errematea langaren gainetik joan da. Jokaldi horrekin amaitu da partida.

Partida hasi aurretik Javier Ugarte, Patxiri, omenaldi xume bat egin zaio urte hauetan guztietan gure elkartearen alde egindako lan guztiagatik, bai hainbat taldetako delegatu, baita beste hainbat zereginetan ere. Eskerrik asko, Patxi!!!!!!

Asteburuko partiduetako emaitzak

Hementxe asteburuan jokatutako partiduetako emaitzak taula batean jasota

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak