Aloña Mendi 3 - Euskalduna 1

Domeka arratsaldean jokatutako partiduan.

Hiru puntu eder Aloñakoek lortutakoak, taldeari lasaitasuna eta konfiantza emango diotenak.

Partidako lehen zatia oñatiarren nagusitasunarekin hasi da, eta nagusitasun horren ondorioz, 7. minutuan iritsi da lehen gola. Carlos Odriozolak Aloñakoen erasoaren eskuin aldetik erdiraketa eder bat egin du, eta bigarren zutoinean, Andoni Altube jubenilak, bakar bakarrik, baloia sareetara bidali du. Bost minutu beranduago, Unai Gilek atzelariei baloia lapurtu die, eta atezainik gabe zegoen atera baloia bultzatu besterik ez du egin. Bi gol horien ostean, andoaindarrek aurrera egin dute, eta baloiaren jabetza lortu dute. Lehen zati honetako 35. minutuan Paradak bere taldekide batek egindako erdiraketa aprobetxatu du 2 eta 1ekoa eskuratzeko.

Atsedenaldiaren ostean, oñatiarrak partida erabakitzeko asmoarekin zelairatu dira. Bigarren zatiko 15. minutuan Joseba Larreak Euskaldunako atzelari batek zuen baloia berreskuratzeko borroka egin du, baloia lapurtu, eta Unai Gili pasea eman dio. Unaik, ateko zuloan, baloia sareetara bultzatu besterik ez du egin. Hortik aurrera, jokoa moteldu egin da. Oñatiarrek markagailuan zuten abantailari eusten ahalegindu dira, eta andoaindarrak ez dira gai izan gol aukerarik sortzeko.

Hiru puntu eder Aloñakoek lortutakoak, taldeari lasaitasuna eta konfiantza emango diotenak.

Talde guztien emaitzak taulan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak