Partida hasi aurretik, Jesus Mari Barrutiabengoa 'Txiu', gure elkartean 1998/1999 denboraldian, 50. urteurrenaren denboraldian, entrenatzaile lanetan aritu zenaren alde minutu bateko isilunea gorde da.
Lehen zatia irundarren nagusitasunarekin hasi da, eta lehen 10 minutuetan hiruzpalau korner ere atera dituzte Real Union taldekoek. Hala ere, partidako ordu laurdena bete denean Real Unionekoek atzealdean egindako akats handi samar baten ostean, gazte mailako Andoni Altubek partidako lehen gola lortu du. Gol horren ostean oñatiarrak lasaitu egin dira, eta neutralizatu dute irundarren nagusitasuna. Lehen zati horretan Joseba Larreak eta Unai Gilek aukera bana izan dituzte, baina euren erremateak, gutxigatik bada ere, kanpora joan dira.
Bigarren zatian, hasiera-hasieratik, irundarrak nagusi izan dira zelaian, eta baloiaren jabetza izan dute ia une oro. Hala ere, baloiaren jabetza izan badute ere, ez dute gol aukera garbirik izan. Oñatiarrek, ordea, partidako 65. minutuan, jokaldi berean, bi aukera eder izan dituzte partida erabakita uzteko, baina ez Kevinek, ez Ander Bikuñak ez dute asmatu Iragorriren atearen aurrean. Partida amaitzear zegoela Gaizka Zelaiak ere aukera eder bat izan du, baina honek ere ez du asmatu. Loran epaileak partida 7 minutu luzatu du, eta azken minutu horietan tentsio handia izan da zelaian, baina egiari zor, Real Unionekoek ez dute aukerarik sortu.
Hiru puntu garrantzitsu oñatiarrek lortu dutena. AUPA ALOÑA!!!!!
Futboleko talde guztien emaitzak