Aloña Mendi 1 - Allerru 2

Azken minutuetan zale eta jokalarien artean berdinketa lortzeko itxaropena bazegoen ere, bigarren gol hori ez da iritsi, eta, ondorioz, Aloñakoek ez du punturik eskuratu arratsalde euritsu honetan. Albiste barruan gorengo taldeak Azkoagainen jokatutako partiduaren kronika eta beste taldeen emaitzak.

Partida hasi aurretik Peitto Agirreren (jokalari ohia) eta Juan Angel Urzelairen (Gotzon Urzelai entrenatzailearen aitta) alde minutu bateko isilunea gorde da.

Pasa den asteazkeneko garaipenaren ostean, oñatiarrak oso itxaropentsu zelairatu dira beste 3 puntu eskuratzeko asmoarekin. Hala ere, Allerru taldekoak oso sendo agertu dira atzealdean, eta, gainera, partidako 13. minutuan, korner baten ostean, Santosi baloia hanketan geratu zaio area barruan, eta jaurtiketa zehatz baten bidez 0 eta 1ekoa lortu du. Lehen zati horretan, hala ere, oñatiarrak nagusi izan dira, eta aukera batzuk sortu badituzte ere, ez dute asmatu azken errematean, eta atsedenaldira 0-1eko emaitzarekin iritsi gara.

Bigarren zatia hasi bezain laster, 51. minutuan, Santosek berriro ere baloia hartu du area barruan, eta, beste jaurtiketa bikain baten ostean, bigarren gola lortu du. Hortik aurrera Aloñakoak nahi eta ezin aritu dira. Partidaren hondarrean, jokalariak buruarekin baino gehiago bihotzarekin ari zirenean, Thiago Santanak, buruz, oñatiarren gol bakarra lortu du. Azken minutuetan zale eta jokalarien artean berdinketa lortzeko itxaropena bazegoen ere, bigarren gol hori ez da iritsi, eta, ondorioz, Aloñakoek ez du punturik eskuratu arratsalde euritsu honetan.

Futbol taldeen asteburuko emaitzak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak