Aloña Mendi 5 - Oiartzun 0

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Futbol Saila 2022ko urtarrilaren 5a

2022 urteko lehen partida honetan, duela ate batzuk COVIDagatik atzeratu zen honetan, oñatiarrak nagusi izan dira. Nagusitasun hori lehen zatian nabarmendu da, bereziki. Izan ere, partida hasi, eta 40 segundo bete direnerako Gaizka Zelaiak Aloñakoen lehen gola erdietsi du.

Lehen gol hori gutxi ez, eta 9. minutuan Ander Bikuñak, buruz egindako erremate bikain batekin 2 eta 0-koa lortu du. Handik gutxira, 19. minutuan, Auritz Larreak, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin, 3. gola markagailuratu du. Lehen zatia amaitzear zegoela, Ibai Morenok lehen zati bikaina biribildu du 4. golarekin.

Partidako 2. zatian oiartzuarrak golaren bila zelairatu dira, eta, aukera bakan batzuk sortu badituzte ere, ez dute golik lortu. Bigarren zati horretako gol bakarra Joseba Larreak eskuratu du bakarkako jokaldi eder baten ostean.

Urteari hasierako emateko merezitako garaipena oñatiarrek lortutakoa. Jai bezpera honetan jokalariek opari ederra eskaini diete zaleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak