Partida Aloñaren golarekin hasi da. Izan ere, 2. minutuan Ander Bikuñak, korner batean, atzelariei aurre hartu die, eta lehen gola lortu du. Gol horren ostean, mutrikuarrak jokoaren kontrola hartu dute, baina ez dute aukera garbi bat bera ere sortu lehen zati osoan.
Bigarren zatia hasi bezain laster, berriro ere Ander Bikuñak Jon Etxeberriak emandako baloia aprobetxatu du, eta bere bigarren gola lortu du. Handik gutxira, epaileak, jokaldi eztabaidagarri batean, penaltia adierazi du oñatiarren alde, eta Josu Juaristik 3 eta 0koa markagailuratu du. Hortik aurrera, Endika Ruiz entrenatzaileak egin dituen aldaketekin ekipoak freskotasuna berreskuratu du, eta jarraian iritsi dira azken bi golak Joseba Larrea eta Andoni Altube gazte mailako jokalariaren hanketatik.
Futboleko taldeen asteburuko emaitzak: