Amaikak Bat taldeko jokalariak hobeto sartu dira partidan, eta jokoaren kontrola izan dute hasiera hasieratik. Nagusitasun horren ondorioz, 14. minutuan iritsi da lehen gola. Ruizek area barruan baloi bat eskuratu du, eta jaurtiketa indartsu baten bidez 1 eta 0koa markagailuratu du. Gol horren ostean oñatiarrek erreakzionatu dute, eta jokoaren kontrola hartu dute. Dena dela, eta egiari zor, ez dute aukera garbi askorik sortu. Lehen zati honetako azken minutuan iritsi da partidako bigarren gola. Debarren kontraeraso batean, Amaikak Bat taldeko jokalariak bultzada garbia egin dio Julen Murua atzelariari, baina epaileak ez du horrela ikusi, eta aurrelari horrek baloia eman dio Azkoitiari eta honek baloia sarera bultzatu besterik ez du egin.
Bigarren zatian oñatiarrak baloiare jabetza izan dute ia une oro, baina nahi eta ezin aritu dira. Amaiak Bat taldekoak sendo egon dira atzean, eta oñatiarrei ez diete utzi aukera garbirik sortzen.
Merezitako garaipena Debako jokalariek lortutakoa.
Hauexek dira Aloña Mendiko futbol taldeek asteburuan lortutako emaitzak: