Lehen zatia Bergara taldeak izan du baloiaren jabetza zati horretako une askotan. Hala ere, gol aukera batzuk izan dira ate bietan. Bergararrak izan dira asmatu dutenak 28. minutuan. Oier Jauregik baloi zehaztasun handiarekin jo du baloia, eta eskuadra-eskuadratik barrura sartu da.
Bigarren zatian oñatiarrak nagusi izan dira jaun eta jabe zelaian, eta markagailua iraultzeko gai izan dira. Berdinketaren gola iritsi aurretik ere, gol aukera garbiak sortu dituzte oñatiarrek, baina 65. minutura arte ez da iritsi Martxelen gola. Horren ostean, Aloñakoek nagusitasunarekin jarraitu dute, eta horren ondorioz iritsi dira Kevin Martinen eta Ander Bikuñaren golak. Partidaren hondarrean, Bergara taldeko Peninek 3 eta 2koa lortu du, baina ez dute izan astirik berdinketa lortzeko.
Merezitako garaipena, denboraldiko lehena, Aloñakoek lortu dutena.
Asteburuan futboleko taldeek lortutako emaitzak beheko taula honetan: