EMAKUMEZKOEN GORENGOEN eta 1. ERREGIONAL mailako taldeetarako DELEGATU edota LAGUNTZAILEEN beharra dugu. Nerea Uriarte eta Garikoitz Nuñez dira, hurrenez hurren, talde horien entrenatzaileak, baina eurei laguntzeko laguntzaileak behar ditugu. Beraz, herritarren bat animatuko balitz talde horietan esku bat botatzeko, JAR DADILA HARREMANETAN ZUZENDARITZA TALDEKO KIDEOKIN. Ea guztion artean bi ekipo horietako talde teknikoak osatzeko lagunak lortzen ditugun!!!!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.