Aloña Mendi 4 - Tolosa 0

Lehen minutuak 'tanteoko'-ak izan badira ere, ordu laurdena bete denerako, Ander Bikuñak, Auritz Larreak erdiratutako baloia, Josebaren atearen sareetara bidali du buruz. Hortik aurrera oñatiarrek neurketa kontrolpean izan dute. Etxeko jokalariak Unai Gil taldekideari animoak emateko kamisetekin atera dira Azkoagainera.

Partidari dagokionez, kolorerik gabeko neurketa izan da. Lehen minutuak tanteokoak izan badira ere, ordu laurdena bete denerako, Ander Bikuñak, Auritz Larreak erdiratutako baloia, Josebaren atearen sareetara bidali du buruz. Hortik aurrera oñatiarrek neurketa kontrolpean izan dute, eta golak bata bestearen atzetik etorri dira. Partidako 32. minutuan Auritz Larreak sartu du bigarren gola.

Bigarren zatian, 67. minutuan, Jon Anduaga jubenilak hirugarren gola egin du, eta handik bi minutura, zoritxarreko jokaldi batean, Tolosa taldeko atzelari batek baloia bere atean sartu du.

Garaipen garrantzitsua Aloñakoena, txapelketa eta igoera lortzeko aukera handiagoa ematen duena.

Aloña Mendi taldeko jokalariak zelaia irten dira soinean Unai Gil taldekideari animoak emateko mezua zeraman kamisetarekin. Izan ere, Unai Gili ebakuntza egin diote, eta dagoeneko denboraldi honetan ez du jokatzeko aukerarik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak