Sailkapeneko lehen postuan kokatu da Aloña Mendi

Domeka arratsaldean Idiazabal taldearen aurka jokatutako partiduan

Azkoagainen gaur jokatu den partiduan 8-0 irabazi dio Aloña Mendik Idiazabali. Partidua hasi aurretik Joxe Mari Igartua-ren aldeko minutu bateko isilunea gorde da.

Partida hasi aurretik Joxe Mari Igartuaren aldeko minutu bateko isilunea gorde da. Joxe Mari 1970eko hamarkadan Aloña Mendi K.E.ko taldeko atezaina izan zen. Goian bego!!

Historia gutxi izan du gaur Azkoagainen jokatu den partidak. Izan ere, oñatiarrak nagusi izan dira goitik behera. Lehen zatiko 35. minuturako Aloñakoak 4-0 ziren aurretik.

Bigarren zatia hasi eta zazpi minutuan Auritz Larreak sartutako beste bi golek, partidua erabat erabaki dute. Partidaren hondarrean izandako beste bi golek aspaldian Azkoagainen izan den partidarik lasaienari amaiera eman diote.

Azpimarratzeko bi kontu: batetik, Auritz Larreak partida honetan sartutako bost golak, eta, bestetik, garaipen honekin, atzo Beasainek eta Lagun Onakekoek izandako emaitzen ondorioz, Aloña Mendi sailkapenaren buru-buruan kokatzen dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak