Gipuzkoako alebin, infantil eta kadete mailako txapelketa jokatu zen atzo goizean, Lezoko polikiroldegian. Aloña Mendiko karatekak, beste astebetez sasoiko jarraitzen dutela argi utzi zuten. Guztira bost domina eskuratu baitzituzten. Urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko bi domina, guztiak kumite modalidadeetan.
Urrezko dominak, Naia Rodriguez eta Imanol Astudillok lortu zituzten. Rodriguezek, kadete emakumezkoen +54kg. kategorian eta Astudillok berriz, -40 kg. infantil mailan. Zilarrezkoa Joakim Egañak irabazi zuen infantil +60 kg. kategorian. Eta brontzezkoak berriz, Julen Fernandez eta Mikel Unzurrunzagarentzat izan ziren. Biek ere infantil -40 kg. mailan lortu zituzten dominak.