GABONETAKO FUTBOL TXAPELKETAK

Erabiltzailearen aurpegia
Gabon garaian hainbat txapelketa jokatu dira eta horietako bitan gure taldeak TXAPELDUN izan dira.
EMAKUMEZKOEN KADETE MAILA Arizmendi ikastolak antolatutako emakumezkoen txapelketan KADETE mailako ALOÑA MENDI K.E.ko. taldea txapelduna izan zen. Lehen partidan LAZKAO taldeari 2 – 1 irabazi ostean, MONDRA taldearen aurka lehiatu ziren eta hauei ere 1 – 0 irabazi zieten. Finala ARIZMENDI taldearen aurka jokatu zuten eta partida berdinketarekin amaitu zen (1-1). Horiek horrela, txapelduna penalti jaurtiketetan erabaki zen eta horretan gure neskak hobeak izan ziren eta garaipena lortu zuten. INFANTILEN 1. MAILA Soraluze kirol elkarteak antolatutako txapelketan gure infantilek hartu zuten parte. Jokatutako hiru partiden emaitzak hauek izan ziren: • SORALUZE 1 - ALOÑA MENDI 1 • ANTZUOLA 1 - ALOÑA MENDI 5 • ALOÑA MENDI 5 - ARETXABALETA 4 Emaitza horien guztien ostean Aloña Mendi TXAPELDUN!!!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.